Ferixalekuan itxuraz hutsik dagoen eraikin bateko teilatutik materiala jausi da espaloira, eta suhiltzaileek, ekipazio bereziarekin, uralitazko kanalizazioa kendu behar dute.
Bitartean Udaltzaingoak trafikoaren zati bat Azoka kaletik bideratu behar izan du. Suhiltzaileek azaldu dutenez “haizeak mugiarazi du eraikinaren zati bat, eta zatia kentzen dihardugu”.

