Euria goitik behera egin du, eta Arrasate Bergararekin eta Oñatirekin elkartzen duen tunelean ur ugari pilatuta zegoen. Hala erakusten du gaur 15:45 aldera egindako goiko argazkiak.
Errekak ez zegoen gainezka eginda, baina mendialdeko errekastoetatik jaisten den ur ugariak oinezkoendako eta txirrindulariendako tunela itxiarazi du.




