Ura inoiz baino preziatuagoa izan da aurtengo makalaren igoeran

0
1883

Beldurtzeko moduko bero-sapa honek ez du arrasatearren festarako gogorik apaldu, ez behintzat gazte koadrilena eta, Txosna Batzordeak Azokan antolatutako bazkariaren ostean, kuadrillek hasia dute dagoeneko Uarkapetik Herriko Plazara eramango dituen Txopopoteoa. Aurtengo tenperaturekin, San Juan zuhaitzak sekula baino gehiago pisatzen du, baina ezer gutxi, festazaleen umore eta imajinazioarentzat.


Auzolanean eta Izenbarikuak txarangaren doinuek lagunduta, hidratatzeko geldialdiak ahaztu gabe, bidea eramangarriagoa da beti eta aurten ere zuhaitza Herriko Plazaraino (osorik) eraman dute.

Bidean gerizpeak eta ura sekula baino preziatuagoak izan dira eta nork daki, hurrengo urteetarako tradizio izan daitezkeen ohitura berriak ere jaiotzen ari daitezke, esaterako, biribileko iturrian freskatu edo balkoietatik ura botatzearena. Gaurko beroarekin, dena da beharrezkoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen