Ura Almengo “Kirol Etxean eta kanpoko patioan pilatu da, gunean ez”

0
851

Arizmendi Ikastolak azaldu digu “momentuz lanak errekan egiten aritu dira suhiltzaileak eta baliteke gaur goizean peritoa joatea kalteak baloratzera”.

Argazkia: Arizmendi

Arizmendi Ikastolatik azaldu digutenez gunearen “albotik doan errekak gainezka egin zuen, bertan pilatutako enbor eta adarrengatik, eta ura maldan behera joan zen Kirol Etxetik patiora”.

baloratu dute “zorionez gune barruan ez direla kalteak izan. Kirol etxean eta kanpoko patioan pilatu zen ura”.

“Momentuz lanak errekan egiten aritu dira suhiltzaileak eta baliteke gaur goizean peritoa joatea kalteak baloratzera”. Izan ere, “Kirol Etxeko kalteak baloratu beharko dira eraikuntzak izan dituen kalteak neurtzeko, gehienbat egiturak kalteak izan dituen edo ez ikusteko”.

“Gaur (eguena) ikasleek gelak uzteko eguna zen. Torrebasoko igoera ere egin behar zuten eta agurtzeko ekitalditxo batzuk. Hau dau, azken eguneko ekintzak”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen