Ura normaltasunez herri osora “19:30 aldera” itzuliko da, garbiketa eginda

0
1619

Obrek dagoeneko konektatu dituzte bypassa eta 500eko hodia. Arratsaldeko 17:00etan hasi dira hodietara ura sartzen eta ateratzen, zikinkeria garbitzeko. Lan hauek guztira beste bi ordu iraun ditzakete.

Izan ere, ur-hornikuntzako sistema berriro martxan jarri behar da, obrek azaldu diguten bezala. Oraingoz herriko ponpatzeko makina denak itzalita daude, eta berriro indartu behar dira.

Beraz, Zalduspeko obrak honezkero amaitu dituzte, eta sistema berraktibatzeak 2 ordu inguru iraungo du gutxi gorabehera.

Ura etxebizitzetara, lantokietara,… itzultzean baliteke ez-garden, arre itzultzea. Hori saihesteko, aholkatzen da ura korritzen uztea ur gardena iritsi arte.

Obra hauei esker, 5 metroko zuloa egin da Zalduspeko obretan, eta kamara bat hodi matxuratuan sartu ahal izan da. Hala ere, ez da pitzadura ikusten, kamerak infragorriak dituen arren, eta beraz ilunetan ere ikusten duen arren, pitzadura ez da nabari, ur barik behintzat.

Ondorioz, pitzadura zehazki non dagoen aurkitzeko, obra gehiago egin beharko dituzte Zalduspeko gune honetan, lurra altxatuz. Baina bypassaren konexioa jada egina dago.

Obrek aurreikusten dute ura herri osora normaltasunez itzuliko dela 19:30 aldera, hau da, aurreikusita zegoen bezala. Bypassa jada eginda dagoenez, bihar (asteartea) ez da ura moztu beharko.

Obrek ezin dute zehaztu ea bypassaren hoditik igaroko den kaudala, izan ere, hodi honek 300 milimetroko diametroa dauka eta ohiko hodiak 500ekoa.

Hemendik aurrera egin beharko den mozketa bakarra izango da, obrak amaitzean, bypassa berriro hoditeria nagusitik deskonektatzeko. Mozketa hori ur-deposituan egingo da eta aurreikusten da laburragoa izatea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen