Ur-puzgarria aurtengo berritasuna izan da Elmako Jaietan

0
2902

Atzo arratsaldean eman zitzaien hasiera ospakizunei Elma tabernako txokolatadarekin, eta ondoren DJ Markel Goikolea jo eta su aritu zen goizaldera arte.

Xaguxarraren jaitsiera eta xaguxar afaria ere ospatu egin ziren, “zuk afaria ekarri eta guk mahai jarri!” formatoan.

Gaur goizean Kids & Us Activities jarduerekin berrekin zaie jaiei, eta puzgarriek haur ugari erakarri dituzte.

Aipatzekoa da ere gaur egitekoa zen bolo-boloa atzo arratsaldera aurreratu zela, orduan ume gehiago baitzeuden auzoan, Antolakuntzak azaldu duenez.

Aurtengo nobedadeetako bat ur-puzgarria izan da, beroaldia arintzeko balio izan duena. Egitarauak aurrera jarraitzen du, Jai Batzordearen eskutik.

Jai egitaraua bere osotasunean

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen