Ur Parkeak hasiera eman dio 2025eko Txikilandiari

0
905

2025ko Txikilandiak gaur goizean ireki ditu ateak. Urtero bezala, lehen hitzordua gaur goizean izan da Musakolako kiroldegian Ur Parkearekin. Txikilandia urtarrilak 4, larunbat arte egongo da zabalik.

Igerileku handian puzgarriak izan dira haurren gozamenerako. Igerileku txikian material ezberdinak egon dira haur txiki eta familien eskura, hala nola; esterilak, txurroak, tablatxoak… Ur parkea 10:30etik 13:30era egon da zabalik.

Egun hauetan zehar, txikienek neguko oporraldiak ederto pasatzeko eta ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dute. Arratsaldean Uarkapen eta Gaztetxean ekintzek jarraituko dute. Uarkapen rokodromoa, jolas gunea, 0-4 gunea, ohe elastikoak, puzgarriak, karaokea, gela iluna eta ipuin kontaketa guneak izango dira. Gaztetxean berriz, aurpegi margoketa eta sormen gunea egongo dira.

Halaber, 9 urtetik gorakoendako, ekintzen laborategian, egunero tailer ezberdin bana egongo da: Gaur bitxi eta osagarri tailerra egongo da arratsaldez, urtarrilaren 3an look aldaketa eta ihesbidea, urtarrilaren 4ean goizez pegatina tailerra eta arratsaldez Sua kartekin ilunean jolasa.


ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen