Argazkiak: Euskadiko Suhiltzaileak eta herritar bat.
Goizeko 5: 15ak aldera, suhiltzaileek Debagoienako ospitaletik ur-isuri baten abisua jaso dute. Gipuzkoako Suhiltzaileen prentsa bulegoak jakitera eman duenez, hodi baten hausturak ur-ihesa eragin du eta larrialdiak, kirofanoak eta tximistak dauden lehen solairuan urak hartu du. Suhiltzaileak goizeko 8:30ak arte egon dira lanean.
