Ur-ihesari bypassa egiteko lanak hasi dira, deposituaren eta Zalduspe artean

0
786

Langileak zenbait lubaki egiten dabiltza egun hauetan, bypassaren hodiak jartzeko. Lan hauek ur-deposituaren eta Zalduspe artean martxan daude, Zalduspeko Etxezuri inguruan esaterako. Hodien diametroa 315 milimetrokoa da, eta ikusgai dira Ospitalearen atzealdetik Asuela ingurura igotzeko errepidean. Oraingoz ur-ihesak ura isurtzen jarraitzen du, Deba ibairantz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen