Lanak batez ere bi tokitan egiten ari dira gaur goizean: Zalduspeko ur-deposituan (mendialdean, Asuelarako bidean) eta matxura dagoen lekuan (Ospitalearen eta Osinako biribilaren artean).
Gaur goizean ura husten ari dira, goiko bypassa egiten hasi dira, eta Zalduspeko hodia eskabadorarekin azaleratzen hasiko dira. Lan hau Moyua enpresak egingo du, eta horretarako eskabadora bat ekarri du.
Bypassa preparatzen dihardute eta Zalduspeko obren gunean (errepidearen ondoan) bypassa hodi nagusiarekin elkartuko dute.
Beste lanetako bat izango da kamera bat bertan sartzea, ur-ihesaren leku zehatza aurkitzeko. Izan ere, matxura obren gune horretan bertan dago, baina oraingoz ez dakite zehatz mehatz non dagoen.
Aurreikuspenen arabera, ur-mozketa 07:30ean hastekoa zen, baina oraingoz, goizeko 09:30ean, Arrasateko leku batzuetan behintzat, mozketarik ez da izan.
Goizeko 9:00etako aurreikuspenen arabera, ur-mozketak “12 ordu” iraungo du. Obretatik herritarrei “pazientzia” eskatu diete, eta gehitu dute lanak “ondo bidean direla”.