Under Grass erakusketa inauguratuko dute bihar (ostirala) Kulturaten

    0
    157

    Bihar, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Under Grass erakusketa irekiko da Kulturateko klaustroan. Erakusketa honetan Sara Ayesa, Nagore Chivite eta Camilo Tonon artistek hartuko dute parte.

    Aurkezpena arratsaldeko 18:00etan hasiko da erakusketaren aurkezpenarekin. Erakusketa osatzen duten artistek parte hartuko dute. Erakusketa urriaren 21era arte egongo da zabalik, 7 eta 8an izan ezik, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 17:30tik 20:30ra.

    Erakusketa Judy, Iker Ruiz de Apodakaren, kontzertuarekin borobilduko da, urriaren 12an, arratsaldeko 19:00etan. Kontzertuan zuzeneko dantza musikara eta bere prozesuetara hurbilduko da.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen