Unai Parot etxeratzeko bertso saioa egin da, “barroteak gainditze” aldera

1
813

Miren Amuriza, Maddalen Arzallus eta Jone Uriak bertsotan sortu dute, honetaz eta hartaz, tartean euskal presoen etxeratzeaz.

Sare Arrasatek antolatuta, bertso saioa egin da gaur eguerdian Monterron parkean, 150 herritar inguru elkartuz eta segurtasun neurriak hartuta.

Unai Parotek 31 urte baino gehiago daramatza preso, eta 31 urtena dituzte gaur bertsotan aritutako Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Miren Amurizak.

Gaiak jartzeaz Ane Zuazubiskar arduratu da, eta gai ezberdinak izan dituzte bertsogai. Ekitaldiaren helburuetako bat izan da bertan botatako bertsoak “barroteetatik harago iristea”.

Iruzkin 1

  1. Gaixoa Unai Parot. Ez du merezi duen zigorra. Berez, inork ez du ulertzen zergatik dagoen kartzelan. Aske gelditzen bada barkamena eskatu beharko zaio hainbeste injustizia jaso ta gero.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen