Unai Parot, 30 urte preso, etxeratzearen aldeko manifestazioa aurkeztuko da

0
600

Apirilean Unai Parot presoak 31 urte beteko ditu espetxean. Indarrean dagoen legedia arrunta aplikatu ezkero, aspaldi behar luke kalean. “Baina Unairi asmatutako trikimailu juridiko berriak aplikatu dizkiote – salatu du Sare Arrasatek – eta oraindik kartzelan mantentzen dute, isolatuta eta dispertsatuta, etxetik 1.000 km-ra”.

Kartela: Sare Arrasate.

Hau dela eta, dinamika bat abiarazi asmo du Sare Arrasatek, “UNAI ETXERATZEKO BIDEA GARA” goiburuarekin. Dinamika aurkezteko datorren asteartean, martxoak 23, 18:30ean, aurten 31 urte beteko duten herritar desberdinek agerraldi bat egingo dute Aldai parkean (hileta zibilak egiten diren lekuan).

Agerraldi horretan, datorren martxoak 28 rako, igandea, 12:30ean egingo den manifestaziorako deialdia egingo da, dimamika aurkeztearekin batera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen