Unai Iparragirre arrasatearra ETBko zuzendari berria da

0
1574

Gazte honek Londresen Discovery Communications kanaleko Edukien Estrategia lehendakariorde bezala lan egin du. Arrasate Telebistan ere jardun zuen.

Argazkia: EITB.

Unai Iparragirre Torres (Arrasate, 1973) telebista publikora itzuli da Londrestik. Ingalaterrako hiriburuan Discovery Communications kanaleko Edukien Estrategia lehendakariorde bezala lan egin du, Europa, Ekialde Hurbila eta Afrikari dagokienez.

Gazte honek Arrasate Telebistan ‘Kukaratxa motel’ saioa aurkeztu zuen, besteak beste, eta ETBn erredaktore, gidoilari eta saioetako zuzendari gisa jardun zuen.

“Esperientzia luzea dauka telebista kateen kudeaketan, – adierazi du EITBk gaurkoan – edukien estrategian (digital nahiz lineal) eta produktuen garapenean”.

ETBk helburu du Unai Iparrigirrek ente publikoari “nazioarteko ikuspegi eta dimentsioa ematea, eta aldi berean formatu eta eduki berriak egokitzen lan egingo du”.

Bere aurkezpena gaur egin du EITBko zuzendari Andoni Aldekoak, hango Administrazio Batzordean, organigrama berriaren aurkezpenean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen