Atleta arrasatearrak sasoiko jarraitzen du, eta podiuma lortu du 10 kilometroko azken bi lasterketetan.
Argazkiak: Unai Ibarra.
Azpimarratzekoa da atleta arrasatearrak Urkuluri buelta, ia 6’5-7 kilometro luze, 20 minutu eta 59 segundotan egitea lortu zuela, euripean izan arren, abenduaren 5ean.
Ildo horretan, aurreko domekan, abenduaren 12an, Gabonetako Portugaleteko Krosa lehiatu zen, 10 kilometro luze, eta parte-hartzaile guztietatik arrasatearra nagusitu zen.
Izan ere, Ezkerraldeako proba 32 minutu eta 44 segundoko markarekin osatzea lortu zuen. Ondorioz txapela jantzi zuen.

Aurreko astean ere, asteazkenean, abenduaren 8an, Altsasuko lasterketan parte hartu zuen. Hau ere 10 kilometroko lasterketa izan zen.
Azkenean Aitor Regillagak irabazi bazuen ere, atleta arrasatearra 3 segundora helmugaratu zen, 32 minutu eta 10 segundoko markarekin. Ondorioz, meritu handiko zilarra lortu zuen, zorionak Unai! Ondo jarraitu!
Aupa mutil! Herria harro! Pena santamas krosa atzeratu izana, espektakulua izango zan
Zorionak!!