Unai Ibarrak Legazpiko San Silbestrea irabazi du

Lasterkari arrasatearrak sasoiko jarraitzen du: atzo goizean txapeldunordea izan zen Musakolako San Silbestrean eta arratsaldean txapelduna Legazpikoan.

0
918
podiumean

Atzo eguerdian Unai Ibarra, Musakolako San Silbestrean, segundo batzuengatik bigarren izan zen, baina arratsaldean berak jantzi zuen txapela Legazpin.

Irteeratik bertatik lehen postuetan izan zen, eta lasterketa gogorraren ostean, 15:14ko denborarekin helmugaratu zen.

Aipatzekoa da ere Arrasateko beste lagun batek, Gaizka Romerok, antolatzaile lanetan jardun zuela. Zorionak biei! Unaik umoretsu cava jendartean banatuz ospatu zuen garaipena podiumean, ondoko bideoak erakutsi bezala:

Bideoa ikusteko klikatu hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen