Unai Ibarrak Barakaldon urrezko domina eta Irunen zilarrezkoa lortu ditu

1
1003

Atleta arrasatearrak herri bizkaitarreko San Sibestrea irabazi zuen domekan, eta txapeldunordea izatea lortu zuen herri gipuzkoarreko Maratoi Erdian.

Goiko argazkia: Javier Zatarain argazkia / Beste argazkiak: Unai Ibarra.

Barakaldoko San Silbestrea ere abenduan atzeratu zen, baina aurreko domekan korritu zen, herriko kaleetan zehar.

Proba 5’8 kilometro luze izan zen, denera 416 lasterkari sailkatu ziren, eta denetatik azkarrena Unai izan zen, 17 minutu eta 55 segunoko markarekin. Emakumeetan bizkorrena Luisa Londoño izan zen.

Duela bi igande, otsailaren 20an, Loiola Altuna eta Uria – Irungo Maratoi Erdia +10K NT2 jokatu zen Bidasoako herrian.

Denera 800 emakume-gizonek eman zuten izena bi lasterketetan. 10 kilometroko proban Unai Arroyo tolosarrak probako errekorra hautsi zuen.

Unai Ibarra arrasatearrak meritu handiko zilarrezko domina lortu zuen, 32:07 markarekin. Emakumeetan eta 10 kilometroko proban ere, Sara Villasante nagusitu zen.

Unaik aste honetan iragarri du entrenatzen jarraituko duela eta Laredoko lasterketan parte hartzekoa dela. Aupa Unai! Gogor jarraitu!

Iruzkin 1

  1. Zorionak gazte! Pozten du ikusteak pertsona bat kirola kementsu egiten! Zure bizilagun Sorayaren aldetik muxu bat

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen