30:24ko marka lortu du atleta arrasatearrak 10 kilometroko lasterketan, Alcobendasen (Madrilen). Zorionak Unai! Gizonetan lehena Rodrigue Kwizera burundiarra izan zen.
Argazkia: Unai Ibarra.
Igandean nazioarteko lasterketan lehiatu zuen Unai Ibarra Gallardo arrasatearrak, eta probako emaitzak Espainiako Atletismo Federazioak homologatu zituen. Unaik elite mailan parte hartu zuen, eta bederatzigarren postuan helmugaratu zen 30:24ko markarekin.
Korrikalariak bere poza agertu digu eta azaldu du “lasterketa ia guztia Kataluniako eta Madrilgo korrikalari banarekin egin nuela”. Era berean, baloratu ditu “lasterketan lortutako emaitza eta federazioak emaitza homologatzea. Oso ibilbide azkarra da eta oso aukera ona zen marka on bat lortzeko”. Zorionak Unai!
Lasterketa herrikoian 1.500 korrikalarik hartu zuten parte eta goizeko 9:30ean abiatu zen. Bestalde, eliteko proba 11:30ean hasi zen 49 korrikalarik parte hartuta, 36 gizon eta 13 emakumek. Gizonezkoetan Rodrigue Kwizera burundiarra izan zen irabazlea 27:24 minuturekin, eta emakumezkoetan Joselyn Daniely Brea venezuelarra 31:27 minuturekin.