Unai Ibarra bigarren Orioko San Silvestre lasterketan eta bederatzigarren Donostiakoan

1
830

Arrasatekoak bi lasterketetan parte hartu zuen abenduaren 31n, ostiralean

Argazkia: MB artxiboa.

Unai Ibarra arrasatearra abenduaren 31n ospatzen den San Silvestre lasterketan parte hartu duten atleta ugarietako bat izan da. Goizean Orion ospatu zen 5 kilometroko lasterketan parte hartu zuen. Arrasatearra bigarren postuan helmugaratu zen 14:35 minutuko denborarekin, Jokin Bellido irabazlearen atzetik.


Egun horretan bertan, arratsaldean, Donostiako San Silvestre lasterketan ere parte hartu zuen arrasatearrak. Donostiako lasterketa 7,7 kilometrokoa izan zen. Oraingoan, Ibarra bederatzigarren postuan iritsi zen helmugara, 24:32ko denborarekin. Pablo Salaverria donostiarra izan zen lehen sailkatua, 22:53 minutuko denborarekin.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen