Unai Ibarra Beasaingo Herri Lasterketan nagusi: 11 km 34 minututan

0
437

Atleta arrasatearrak ia minutu bateko aldea atera dio bigarren sailkatuari. Denbora luze baten ostean, berriro Gipuzkoan herri-lasterketa bat jokatu ahal izan da.

Beasaingo XI Herri Lasterketa jokatu da aurreko asteburuan, eta 11 kilometroko lasterketa indibidualean 135 lasterkari sailkatu dira.

Proba oso azkarra izan da, eta parte-hartzaileen ia erdiak 44 minutu baino gutxiago behar izan ditu helmugaratzeko. Guztietatik azkarrena Unai Ibarra Gallardo izan dugu.

Lasterkari arrasatearrak 34 minutu eta 45 segundotan osatu du proba. Hau da, batez beste 3:09tan egin du kilometro bakoitza.

Horrela, ia minutu bateko aldea atera dio helmugan bigarren sailkatuari. Unaik bere esker ona adierazi du sare sozialen bitartez:

“Eskerrik asko zoriondu doztazuen guztioi ta nirekin denboraldi guzti hauetan zehar kilometroak elkarbanatu ditugun lasterketariei. Hurrengo irteeran ikusiko dugu elkar”. Zorionak Unai!

Informazio zabalagoa hemen klikatuz

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen