Aktore nafarrak ‘Txor txor’ monologoa plazaratu zuen atzo ‘gasolineran’, eta atzo ere ireki egin zen herritarrek Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea.
Dagoenezko ‘Ahobizi’ edo ‘Belarriprest’ bezala eman dezakezu izena, azaroan lagun ugarik egingo duten Euskaraldirako. Atzo, irekiera ospatuz, Xabi Artiedak bakarrizketa plazaratu zuen, eta hainbat herritarrek, eguraldiari aurre eginda, emanaldia adi jarraitu zuten.
