Umoretsu hasi da Nagusien Aste irekia Kike Biguri komikoarekin

0
718

Abiatu da Arrasateko Nagusien Kontseiluak elkarlanean antolatutako egitaraua, Kike Bigurik eskainitako bakarrizketarekin.

Gainera, gaur Maritxu Kajoiren aurreko ostirala denez, eta beraz, Nobenaixua ospatuko denez, ANAKONek animatzen du ere bertan parte hartzera.

Bihar, zapatua, kapelen desfilea ospatuko da Herriko plazan arratsaldeko 19:00etan.

Horren harira, tailer ireki bat egin da, “baina horrek ez du esan nahi bakarrik tailerreko parte-hartzaileak desfilean parte hartu ahalko dutenik”.

“Herritar guztiok etxean badaukagu pamelaren bat, kapelaren bat, txapelaren bat,…” azaldu dute ANAKONeko lagunek. “Hau da, herritar guztiok desfilean parte hartu dezakegu, etorri gozatzera!”.

Desfilearen harira, Juanito Lizarralde urdaiazpikoa mozten ariko da, eta dantzaldi bat izango da Épsion talde nafarrarekin.

Nagusien Astearen egitarau osoa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen