Umore feministak bete du JAME Emakume Txokoaren eskutik

0
353

SETEMENen eskutik, Indarkeria kontsumitzen dugu? kanpainaren baitan, bakarrizketen emanaldi bat izan da Juan Arzamendi Musika Etxean: UMORE FEMINISTA ZURE KONTSUMORAKO.

Haiek sortutako hiru bakarrizketen bitartez, Belen Nevadok (Pinturas de guerra), Silvia Albert Sopalek (Hablando en serix) eta Elsa Ruizek (Machismo a tope de cobertura) beren ikuspegiak, umorez beterikoak, eskaini dituzte SETEM Hego Haizearen Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlanaren emaitzen gainean. Hots, ironiaz, nork bere esperientzia pertsonalaren arabera, edertzeko produktuak, fikziozko telesailak edo aplikazio mugikorrak kontsumitzen ditugunean aurre egin ohi diegun indarkeria matxistaren egoerei ekin diete.

Ekimena azaroaren 25aren testu inguruan antolatu du Arrasateko Emakume Txokoak, indarkeria matxisten inguruan hausnarketa sustatzeko, SETEMENen laguntzarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen