Testua, argazkia eta bideoa: Arizmendi Ikastola.
Aurten ezin izan ditugu inauteriak nahi bezala ospatu. Are gehiago, egin duen eguraldi ona ikusita. Baina hori ez da oztopo izan Arizmendi ikastolako Umezaintzakoak eta Olartekoak mozorrotu eta primeran pasatzeko. Olarten gainera, Porrotxinen bisita ere jaso zuten astearte arratsaldean. Ilusioak traba guztiak gainditzen ditu.