‘Ume desagertuari’ abestia Youtuben ikus-entzun daiteke [Intxorta 1937]

0
751

Abestiaren oinarria Maria Luisa Ruiz de Aranaren historia da, deserria, amaren heriotza, ahizparen desagerpena,… sufritu zituen emakumea. Bere omenez Ines Osinaga Urizarrek eta ‘Sarri’k abestia egin zuten, eta ‘Orratz-begia’ren omenaldian eskaini egin zioten.

Kulturateko ekitaldian, ‘Orratz-begia’ erakusketaren irekieran, Joseba Sarrionandia Uribelarrea ‘Sarri’k Maria Luisaren historia azaldu zuen.

Faxistek demokraziaren aurkako kolpe miltarra jo zutenean, Maria Luisak urtebete zuen, eta bere amak, gerra garaian, beste haur bat izan zuen, Bilbon.

Euskal Herrian gerra amaitzean, amak Bartzelonan errefuxiatu behar izan zuen, eta Katalunian bi haur txikiekin eman zuen.

Alabaina, ama gaixotu zen eta hil egin zen, eta bi haurrak umezurtz geratu ziren, 4 eta 2 urte zituztela.

Gerra amaitzear edo amaituta zegoela, bi haurrak aberriratzeko, trenerako tiketak erosi behar zizkietenean, andra bat agertu omen zen, eta berak bi haurrak zainduko zituela esan zien, baina haur txikiena desagertu zen.

Bakarrik geratu zen neskato horren ahotsa jaso nahi izan dute ‘Sarri’k eta Inesek. Eta hala egin izan dute, Kulturateko omenaldi hunkigarrian Maria Luisari kantua zuzenean eskainiz, goiko bideoak erakutsi bezala.

Ikus-entzunezkoa atzo, otsailaren 26an argitara eman zuen Youtuben Intxorta 1937 kultur elkarte arrasatearrak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen