Ultraeskuinaren bilkura dela eta, mobilizazioa [Testua: Arrasateko hainbat antifaxista]

4
2072

Arrasateko antifaxistek dei egiten dugu larunbat honetan, irailaren 18an, goizeko 11:30ean Arrasateko Herriko plazan, faxismoaren kontrako bilkuran parte hartzera.

Frankismo garaitik ez dira ausartu faxistak Arrasaten desfilatzera, eta oraingoa aurrekari kezkagarria dela deritzogu, errefusa irmoa eskatzen duena. Are larriagoa da faxismoak eraildako herritarren oroigarriaren aurrean egitea umiliazio ekitaldi hori.

Horregatik, Arrasateko eta Euskal Herriko antifaxistak deitzen ditugu mobilizatzera; faxismoaren aurrean irmotasun eta duintasunez erantzutera.

Bertan ikusiko dugu elkar! Ultraeskuinaren aurrean, mobilizazio antifaxista!

4 IRUZKIN

  1. Gaur, Teleberriak EITB zabaldu beharko lukeen berria, J.Erkorekak daraman barne sailak, irailak 18an 12:00etan Arrasate-n baimentzen duela ultra eskuinaren kontramanifestazioa, bere ‘Gorrotozko Diskurtsoa’ ‘Gorrotozko Ideologia’ bota dezaten

  2. Kuriosoa da ikustea, nola J. Erkorekak baimentzen dituen kontramanifestazioak, konbokatzaileak entramatu ultraeskuin espainola bada, ‘Gorrotozko Diskurtsoa’ ‘Gorrotozko Ideologia’ botatzeko intentzioa dutenak larunbat honetan, irailak18 Arrasate-n

  3. Zuek bertara joan eta kamera aurrean show-a montau, eurek nahi dutena emango diezue.
    Hurrengo egunetan Arrasate Espainiako prentsan a tope. Eta beste fatxa hoiek heroiak moduan agertuko dira. Nik gutxienez “tecnica 33” erabiliko dut eurekin.

  4. Beraz, VOXekoak bakarrik dira ultraeskuindarrak? Antifaxistok lan gogorragoa daukazue ultraeskuindarrak babesten dituzten politikari horiekin. Kontuz Erkorekarekin!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen