ULMA Taldea saritu dute Urban Mobility Challengeren 2020ko edizioan

0
307

Mugikortasun iraunkorrarekin konprometituta dauden enpresak saritzen dira.

ULMA Taldea irabazlea izan da Enpresa konprometituenaren kategorian, Urban Mobility Challengeren 2020ko edizioko erronka gainditu duten langile gehien dituen enpresa izateagatik.

Mugikortasun iraunkorrarekin konprometituta dauden enpresen eta unibertsitateen artean Ciclogreenek antolatzen duen lehiaketa da Urban Mobility Challenge erronka.

63 enpresatako eta 12 unibertsitatetako 9.772 parte hartzaile izan dira guztira, eta denen artean 219.586 kilometro egin dituzte modu iraunkorrean, guztira 50.387 Kg CO2 gutxiago igorrita.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen