ULMA Mondragon Taldetik irtetea aztertzen dabil, eitb-ren arabera

0
715

Argazkia: ULMA artxibokoa.

Eitb-ek gogora ekarri duenez “Irizar taldea eta AMPO enpresa kooperatiboa 2008an irten ziren Mondragon Taldetik. Orain, ULMAz gain, Orona kooperatiba ere ari da aztertzen aukera hori, eta abenduaren erdialdean kontsultatuko du hori kooperatibistekin”.

“Antza, ULMAk eta Oronak desadostasunak dituzte Mondragon Taldearekin, bereziki Taldeak 2016ko uztailean egin zuen kongresutik”.

Kooperatibako langileek bilera informatiboak jasoko dituzte, eta erabaki bat hartuko dute “urtea bukatu baino lehen”

ULMA Taldea 9 kooperatibak osatzen dute, 61 urte ditu eta 5.500 langilek dihardute bertan. Urtean 900 bat milioi euro fakturatzen ditu salmentetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen