Harreman eta Mundukideren arteko jaialdi solidarioak Ugandan Sticks, Ttakun Txalaparta eta Aretxabaletako Jaiki Elkarteko dantzariak aurkeztuko ditu bihar, 19:30ean, Monterronen.
Aurtengo Udazabalen barruan dagoen jaialdi solidario honen helburua Mozambikeko lankidetza-programei jarraipena emateko funtsak lortzea da, iparraldeko nekazariek errenta sortzen jarrai dezaten, beren komunitateen garapen ekitatiboari laguntzeko. Mundukidek 23 urte baino gehiagoko esperientzia du tokiko gaitasunak garatzen, komunitateekin zuzenean lan eginez garapen autogestionario, integral eta iraunkorra sortzeko.
Jaialdiko protagonista nagusia, Uganda hiriburuko umezurztegian hazitako 7 artista gaztez osatutako Ugandan Sticks taldea da eta beraiekin batera, Arrasateko TTAKUN txalaparta taldeak eta Aretxabaletako JAIKI elkarteak kolaborazio artistikoa eskainiko dizkigute.
Sarrerak salgai daude www.mundukide.org webgunean eta Mundukideren egoitzan, 10 euroren truke.