Mozambikeren aldeko jaialdi solidarioa ospatu da Monterronen, Harreman eta Mundukide elkarteek antolatuta. Uganda Sticks talde ugandarra, Arrasateko Ttakun txalaparta taldea eta Aretxabaletako Jaiki dantza taldea izan dira taula gainean.
Aurtengo Udazabalen barruan dagoen jaialdi solidario honen helburua Mozambikeko lankidetza-programei jarraipena emateko funtsak lortzea izan da, iparraldeko nekazariek errenta sortzen jarrai dezaten, beren komunitateen garapen ekitatiboari laguntzeko. Mundukidek 23 urte baino gehiagoko esperientzia du tokiko gaitasunak garatzen, komunitateekin zuzenean lan eginez garapen autogestionario, integral eta iraunkorra sortzeko.
Jaialdiko protagonista nagusia, Uganda hiriburuko umezurztegian hazitako 7 artista gaztez osatutako Ugandan Sticks taldea izan da eta beraiekin batera, Arrasateko Ttakun txalaparta taldeak eta Aretxabaletako Jaiki elkarteak kolaborazio artistikoa eskaini dizkigute.