Udazkena solidarioko argazki onenak erosgai dira Kajoiko erakusketan

0
339

Argazkien salmentarekin lortuko den diru guztia AERyOH (Asociación Española de Raquitismos y Osteomalacia Heredados) elkartera zuzenduko du Artgazkik.

Argazkia: Miguel Cavero.

Arrasateko Artgazki elkarteak urtero elkartasunezko ‘Udazkena’ txapelketa eta ondorengo erakusketa antolatzen ditu.

Erakusketan salduko diren argazkiekin lortu den diru guztia AERyOH (Asociación Española de Raquitismos y Osteomalacia Heredados) elkartera zuzenduko da.

“Aurreko urteetan baino diru gehiago lortzeko asmoz, lehiaketako argazkien kalitatea igotzen saiatu gara, horrela argazki gehiago eros daitezen” azaldu digu Artgazki elkarteak.

Azpimarratzekoa da ere aurten erosgai diren argazkiak aluminiozko euskarri bat daukatela. “Argazkiak erakusketarako prestatzeak izan duen prezio berean jarri dira erosgai”.

Horregatik aurten argazki bakoitza 45 euroan dago. Guztira 35 argazkik osatzen dute erakusketa: 3 irudi sarituak eta beste 32 onenak.

Erakusketa oraingoz (abenduaren 26an) Kajoi tabernan dago, eta Kulturatera lekualdatuko dute. Kulturaten 15 egun izango da zabalik, urtarrilaren 12tik aurrera. Animatu erosketa solidario bat egitera!

Erlazionatutako albistea:

‘Udazkena’ argazki lehiaketa Miquel Planells kataluniarrak irabazi du

2022ko abenduaren 13an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen