Artgazkik ezagutzera eman ditu 8. edizioko sarituak. Lehen 3 sarituen irudiak eta aurkeztutako beste 29 irudik osatu egingo dute @AERyOH elkartearen aldeko erakusketa.
Denera 211 argazki aurkeztu dira, eta horietatik guztietatik 194 onartu dira. Epaimahaia ondoko pertsonek osatu dute:
Manu Barreiro Rodriguezek, Juan Antonio Palacios Garciak eta Sergio Crespo Larreak, baita Sebas Lozano Fuentesek ere idazkari gisa.
Elkarteak baieztatu du epamahaiarentzako ez dela erraza izan argazki sarituak zehaztea, irudien kalitate altua dela. Beraz, “erabaki zaila” izan dute.
Artgazkik esker ona agertu du: “Mila esker parte-hartzaile guztiei eta epaimahaiari bere ordainezinezko kolaborazioagatik”.
Saritutako argazkiez gain, beste 29 irudik ere @AERyOH elkartearen aldeko erakusketa osatuko dute. Hona hemen saritutako lanak:

Lehen saria: ‘Udazkena lakuan’, Miquel Planells Saurina.

Bigarren saria: ‘Udazken negutiarra’, Angel Maria Cerezo Martinez.

Hirugarren saria: ‘Sigi-saga egiten gaztainondoen artean’, Francisco Javier Dominguez.
Hona hemen saritutako argazkiak eta erakusketan izango diren beste 29 argazkiak: https://www.facebook.com/media/set?set=oa.496891352506051&type=3 Zorionak guztiei!