Artgazki elkarteak antolatutako lehiaketan parte hartutako argazkiak ikusgai izango dira urtarrilaren 24ra arte Kulturateko Klaustroetan.
Ohiturari jarraituz, Artgazki elkarteak ‘Udazkena Euskal Herrian’ lehiaketa antolatu du aurten ere. Oraingoan 62 argazkilarik hartu dute parte, eta guztira 171 irudi aurkeztu dituzte. Epaimahaia Manu Barreirok, Juan Antonio Palaciok eta Ane Idigorasek osatu dute.

Hauek izan dira aurten sarituak:
Lehen Saria: ‘Udazkeneko lorea’ Carlos de Cos
Bigarren Saria: ‘Otoño nevado’ Jose Miguel Romero
Hirugarren Saria: ‘Udazken jolasak’ Iker Aizkorbe

Herritarrek aurkeztutako argazkiak gozatzeko aukera izango dute ostiraletik aurrera, eta urtarrilaren 24ra arte Kulturateko Klaustroetan. Erakusketa zabalik egongo da arratsaldeko 17:30tik 20:30ra astelehenetik ostiralera. Argazkiak salgai izango dira, eta lortutako diru guztia Aspanogi elkartera bideratuko da.