Udazkena Euskal Herrian lehiaketa abiatu da AERyOH elkartea laguntzeko

0
256

Beheko testua eta kartela: Artgazki elkarte antolatzailea / Argazkia: Felix Urrutia.

Oinarriak:

Argazkien gaia udazkena Euskal Herrian da, bai parajeen basoak, errekak, itsasoak, eta abar, baita inguru urbanoa eta landa-eremua ere.

Parte-hartzea librea eta doakoa da. Elkarte antolatzaileko edozein kidek parte hartu ahalko du, zuzendaritzakoak barne, betiere ez badira epaimahaikideak.

Gehienez 3 lan bidali ahalko dira helbide honetara: ehiaketak@artgazki.org

Bidaliko diren argazkiek gutxienez 200ppp-ko erresoluzioa izango dute, gutxienez 50 zentimetro bere alderik luzeenean, eta kameraren jatorrizko proportzioan.

Argazkiak kolorekoak edo zuri-beltzekoak izan daitezke.

Argazkiekin batera ondoko datuak jarri beharko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa, argazki bakoitzaren izenburua eta argazkia egindako tokia.

Aurkeztutako argazkiek ezingo dute egilearen izena izan, ezta anagrama esanguratsu bat ere.

Argazkia anonimoa izan beharko du epaimahaiaren erabakia argitaratu arte, baita gure webgunean eta sare sozialetan argitaratu ostean ere.

Ezingo dira aurkeztu beste lehiaketa batzuetan saritutako argazkiak.

Argazkiak jasotzeko azken eguna 2021eko azaroaren 30a izango da, asteartea, gaueko 22:00etan.

Abenduaren 5ean, igandea, epaimahaiaren erabakia jakitera emango da, bai inpresiorako argazki aukeratuak, baita hiru irabazleak ere.

Erabat debekatuta daude fotomuntaien ondoriozko argazkiak. Epaimahaiak baztertuko du, bere ustean, manipulatutako argazkiak, adibidez elementu bisualak gehitu, kendu edo lekualdatu dizkietenak. Ez dira onartzen argazkiaren jatorrizko formatua aldatzen duten mozketak.

Epaimahaia osatuko dute argazkilaritzan eta irudian kualifikatutako jendea, eta zenbait balore kontuan hartuko ditu, esaterako: teknika, orijinaltasuna, estetika edota sormena.

Epaimahaiak eskubidea izango du oinarri hauek bete ez dituen edozein lan baztertzeko, baita edozein sari hutsik izendatzeko eskubidea ere. Parte-hartzaile bakoitzak lehen hiru sarietako bat lortu ahal izango du.

Argazkirik onenak ikusgai jarriko dira Arrasateko hainbat establezimendu kolaboratzailetan. Argazki horiek erosgai izango dira, eta bildutako dirua bideratuko da AERyOH elkartera (Asociación Española de Raquitismos y Osteomalacia Heredados elkartera).

Argazkien gaineko eskubideak:

Antolakuntzak eta kolaboratzaileek eskubidea dute (ez esklusiboa) irudiak erreproduzitzeko helburu informatiboekin edota promozionalekin, eta lehiaketako edozein argazki askatasunez ikusgai jartzeko, betiere egilearen izena jarriz. 

Sariak:

Lehen saria: garaikurra eta 300 €.

Bigarren saria: garaikurra eta 200 €.

Hirugarren saria: garaikurra eta 100 €.

Sari banaketa urtea bukatu baino lehen egingo da, eta garaiz jakinaraziko da non eta noiz egingo den.

Fall season background, yellow oak leaves on rustic wood background with copy space.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen