Udazabalen dantza ikuskizun bikoitza Lasala eta Ertza konpainiek eskainiko dute

0
238

Argazkiak: Lasala eta Ertza.

Udazabal ekimenaren barruan, dantzarekin hitzordu berezia dago, Zaldibarko frontoian urtero egiten dena. Ikusle asko erakartzen dituen ikuskizuna da, eta bi dantza-konpainiak parte hartzen dute.

Aurten, Arrasaten, Lasala konpainiaren ‘Alive’ ikuskizuna ikusi ahal izango dugu, eta Ertza konpainiaren ‘Dye Dye’ ikuskizuna. Emanaldia bihar, larunbata, arratsaldeko 20:00etan izango da. Euria egingo balu, Kulturolako Klaustrora aldatuko litzateke.

‘Alive’ ikuskizunak berba egiten du mugak zeharkatzeari buruz, ezarrita dagoena hausteaz, emakume batek aukeratzeko duen askatasunari buruz, nahiz eta pisu handia izan hark jaso duenak, bakoitzak aukeratzen duen, gura duen bizimoduari buruz, berdin dio zein.

‘Dye Dye’ ikuskizunean, bi pertsonek beren kolore paletak partekatzen dituzte, haien bagajea, haien bizitza; biak ortzadar berri batean funditzera iritxi arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen