Udazabalen dantza ikuskizun bikoitza Lasala eta Ertza konpainiek eskaini dute

0
663

Udazabal ekimenaren barruan, dantzarekin hitzordu berezia egon da Zaldibarko frontoian. Aurten Lasala eta Ertza konpainiek parte hartu dute. Lasala konpainiak ‘Alive’ ikuskizuna ekarri du Arrasatera, eta Ertza konpainiak ‘Dye Dye’ ikuskizuna.

‘Alive’ ikuskizunak berba egiten du mugak zeharkatzeari buruz, ezarrita dagoena hausteaz, emakume batek aukeratzeko duen askatasunari buruz, nahiz eta pisu handia izan hark jaso duenak, bakoitzak aukeratzen duen, gura duen bizimoduari buruz, berdin dio zein.

‘Dye Dye’ ikuskizunean, bi pertsonek beren kolore paletak partekatzen dituzte, haien bagajea, haien bizitza; biak ortzadar berri batean funditzera iritxi arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen