Udazabaleko sarrerak datorren astelehenera arte eskuragarri Amaia antzokian

0
377

Udazabaleko azkeneko txanpan sartzen ari gara. Nahiz eta emanaldi batzuetarako sarrerak agortuta egon, gaurko La Furia/Dupla edo datorren asteko Gari eta Maldanbera kontzertuentzat,  oraindik gelditzen dira sarrera batzuk aste honetako emanaldietarako. Esate baterako,  Trapu Zaharra eta Kamerata Euskdivarius,  edo datorren asterako Swingtronics eta Markeliñe.

Sarrera horiek banatzeko asmoarekin Amaia antzokiko leihatila gaur, azteazkena, bihar eta datorren astelehenean zabalik egongo dira betiko ordutegiarekin, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Emanaldien egunetan ere, sarrerak geldituz gero, egongo da aukera jasotzeko, baina egun horretako emanaldirako soilik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen