Udan Udalan izaten den auto masifikaziorako irtenbide bat eskatu dute auzoko hainbat gaztek

13
2382

Testua eta argazkiak: Udala auzoko zenbait gazte (Egokiñe, Ion, Mirari, Eider, Koldo eta Igor).

Udala auzoak eskaintzen dituen aisialdi aukerak preziatuak bihurtzen dira uda sasoian guztiontzat: paraje ederrak, mendi buelta eleganteak, lasai egoteko belardiak… eta auzo ederra. Udalako gazteok ere gustura jasotzen ditugu bisitari eta lagunak.

Baina guztia ez da ederra uda giroan. Kotxez betetzen zaigu auzoa, bazter guztietan edozein modutan aparkatuta asko: baserri eta baso bideetan, belardian, etxe atarian, bide bazterrean, iturrian… Ez dugu kapritxoz idazten, kontua da etxetik irten ere ezin garela batzuetan, are gutxiago traktorearekin baserriko lanak egin eta gure auzoko bidea arriskuz betetzen zaigu.

Udalara hurbiltzen direnek bezala, guk ere gure landa guneaz gozatu nahi dugu, elkarbizitza bultzatuaz, baina uste dugu baserritar eta auzotarrok ez dugula egoera merezi.

Pentsa zein den gure ezinegona, Udaltzaingoari ordena jartzeko hainbat dei egin behar izan ditugula. “Guk ezin dugu ezer egin” erantzun digute, “arazoa koiunturala dela” diote. Nola da posible baina? Urtez urte errepikatzen den egoera da, ez da arazo puntuala. Eta hemen, ez da ezer aldatzen.

Arrasateko kaleetan, berriz, panorama erabat ezberdina da. Aurten aplikatu den TAO sistemak bermatzen omen du aparkalekuak erantzukizunez erabiltzea. Baina erantzukizuna auzoetaraino ez da iristen. Auzoetara iristen dena da TAOtik ihesean datozen kotxe pila. Hemen ez dago ez erantzukizunik, ez trafikoarekiko kontzientziaziorik, ez garraiobide “berdeen” aldeko apusturik…

Duintasuna eta soluzio azkar bat eskatu nahi diogu Arrasateko Udalari, auzotarrok 2. mailako herritarrak sentitu ez gaitezen.

1. Kalean kotxeen mobilizazioa gutxitzeko hautua hartu den moduan, uda sasoian bada ere, Arrasateko herri autobus linea bat Udala auzora bideratzea eta egun dauden aparkalekuen erabilera zuzena bermatzea.

2. Gure baserrietako irteerak, baserriko lanak egiteko traktoreak pasatzeko bideak, etab. libre egoteko neurriak hartzea.

Funtsean, kalean ezartzen diren errespetu politikak guretzat ere izatea eskatzen dugu, ez gehiago.

13 IRUZKIN

  1. Arrazoi dana daukate, pijerismoa besterik ez dago herri honetan, danok kotxez udalara pijokerietan, eguzkia hartu, ingurua zikintzera etab. Gero ternua ekipazio osoa dugu, eta naturazale eta kirolariak gara, baina udalara eta kotxez, bertakoen kalte eta molestiarako.

  2. Bus linea bat zabaltzearena egoki deritzot, eta bestalde, goian txarto aparkatzen duten kotxeei isuna jarriko nieke. Eta baten bat traban balego, Udal garabiarekin eraman.
    Zoritxarrez, holan behar du, ez dago beste modurik.

    • Kaixo, tamalez azken 3 egunetatan bi aldiz deitu behar izan diogu udaltzaingoari. Kotxeei isuna ezin dietela jarri esan digute bi kasuetan, ez dutela horretarako baimenik, bertako negozioarentzat kaltegarria izan daitekeela. Matrikula hartu eta gure etxe aurrean aparkatutako kotxearen jabeari deitzen diote kotxea leku aldatzeko. Gaizki aparkatuta bide erdian egoten diren, beste 25 kotxeei berriz, jaramonik ere ez. Bide erdia okupatuz aparkatzea ez dala oso gaizki aparkatzea diote eta bestetik, goitik jaso behar dutela akzioa egiteko baimena.

  3. Nik dakidana da, udala goikoa urbanizazio proiektuan sartuta dagoela da!! 20 urte inguru daramatzate itxaroten….beraz ez bota errua bere aisialdia bertara igarotzen den jendeari! Udalak lehentasunak jar ditzala!

    • udala port aventura bihurtzearen alde zaude beraz? Udalakoentzat hobe da urbanizatu ordez masiboki ez inbaditzea. Plan coky bat da baina inoiz ez dugu pentsatzen bertakoi egindako kaltea

    • udalan 200 aparkamentu jartzeko proiektu urbanistiko ederra. 30 baserritarrentzat aparkaleku gutxiegi iruditzen zaizkit haien diruarekin eginak izateko. Jarri ditzatela 1000. Soluzio bakarra autobusa jarri eta oinez ibiltzea bultzatzea da, Arrasaten egiten den bezala. Udalan ez dago haibeste ibilgailurentzako tokirik.

  4. Aisialdia bertara igaro nahi duenak, ez dauko arazorik, joan dadila. Hori bai, busez edo oinez. Eta autoz nahi badu, araututako aparkalekuetan aparkatu. Ulertzeko nahi erreza dela uste dut.

  5. Hemen ez da plan coky bat behar! Hau uste duzuna baino serioagoa da…. Errepideak konpondu gabe, elektrizitate kableak lurperatu gabe, ur hodiak sartu gabe, aparkaleku eskasia, oinezkoentzat segurtasun eza, sarrera irteerak seinalizatu gabe…. eta baserritar bakoitzak bere poltsikotik dirua jarrita guzti hau aurrera eramateko…… Autobus zerbitzua aspaldiko kontua da batzuk eskatu izango dugu….ez omen da errentagarria, (lehenengo auzokoentza noski…. eta orain arrasatera jeitsi eta OTA ordaindu! Eta orain zer???
    Hau ez da oraingo kontua!!! 20 urte daramatzagu itxaroten udalatarrok hau guztia aurrera eramateko!

  6. Tao sistema bat jartzea egokiena izango litzateke. Gehienez ere ordubeteko epea ematie gure Arrasateko goi mailako kirolariek Udalaitzera igotzen markak hobetu ditzaten. Denborarekin 59 min, 58 min … epe maximoa jeisten jun ta horrela marka hobiak lortuko zian.
    Teorema berdina igerilariei aplikatu eta Arrasate Joku Olinpikuetan eukikou.

    XXI mendeko paradoxa. Gimnasiora kotxian jun han zintta inozo baten korrika egitera. Ba hau antzekua

    • Problema Arrasatearrena bakarrik bazen..Udalaitz ta Besaide inguruetara Euskal Herri osotik doa jentea.Seguru zu edo zure moduan pentsatzen dutenak Aizkorri ,Urbia ala Aloña mendietara behin baino gehiagotan joan zaretela.Oñatin kotxea utzita?
      Gimnasioko aipamenarekin ados nago baino gauza desberdinak dira.

  7. Udala eta baserri auzo guztien arazoak dira hauek. Inoiz pentsatu beharko dugu benetan baserri auzoak eta baserria behar bezala babesten, bestelakoan galduko ditugu (beharbada aberatsendako bizileku esklusibo bezala ez baina baserri bezala bai). Kinka larrian daude eta ez dago politika aktiborik inon.

  8. 200 aparkamentu udalan? Ez dut uste horiek baserritarren interesekoak direnik, negozio pribatu eta pijonetiaren ondorio… seguru!

  9. Harritzen nau albiste hau irakurtzeak; izan ere, aipatzen diren pertsonak ez dira inoiz egoten auzoan udaleko langileekin egin diren bileretan, eta orain irtenbide bat eskatzen ari dira? Edo beste batzuei egiten diezue enbarazu? Badakizue plan bat dagoela, ustez egiten ari dena, eta orain dela denbora bat aukera izan zela beharrezko ordezkaritzak egiteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen