Udan astebururo bisita gidatuak eta mendi-ibilbideak izango dira

0
477

Beheko testua eta irudia: Arrasateko Udala.

Uda iristearekin batera, Arrasateko Udalak udarako eskaintza turistikoa aurkeztu du, Arrasate sakon ezagutzeko ekintza-programa, bai herritarrentzat, bai bisitarientzat.

Horrela, ‘Arrasate gertuko turismoa – Mondragón, tu destino cercano’ lelopean aurkeztutako programak Arrasate ezagutzeko bisita gidatuak eta mendi ibilbideak eskaintzen ditu astebururo. Uztailean, abuztuan eta irailean udalerriko historia, industria edo eraikin garrantzitsuenen inguruko bisita gidatuak izango dira larunbatero. Halaber, Arrasateko ingurune naturala ezagutzeko mendi irteerak igandetan egingo dira uztailetik irailera bitartean.

Jarduera guztiak doakoak dira.

Ekintza-programa honen helburua da Arrasateko ondare historikoa eta naturala balioestea eta ezagutaraztea, baina, aldi berean, tokiko garapen ekonomikoa bultzatzea, herritarrei eta bisitariei Arrasate ezagutzeko eta, horren bidez, tokiko kontsumoa bultzatzeko plan desberdinak eskainiz.

Izena emateko deitu 943 25 20 00 telefonora edo izenemateak.arrasate.eus webgunean sartu.

Izena emateko azken eguna irteera aurreko ostirala izango da, goizeko 12:00ak arte.

Bisita gidatuak eta mendi ibilbideak

Bisita gidatuak: Arrasate hiribildu bizia – Arrasate, biziz beteriko hirigune historikoa

Larunbatetan, uztailean, abuztuan eta irailean (uztailaren 1ean/15/29; abuztuaren 5ean/12; eta irailaren 2an)

  • Ordua: 11:00.
  • Abiapuntua: Biteri plaza.
  • Izen-emateak: izenemateak.arrasate.eus, BAZ: 943 25 20 00. Uztaila eta abuztua 644 37 47 46, iraila 695 75 34 30.

Bisita gidatuak: Arrasateko industria ondarea – Patrimonio industrial de Arrasate

Larunbatetan, uztailean eta irailean (uztailaren 8an, 22an eta irailaren 9an).

  • Ordua: 11:00.
  • Abiapuntua: Biteri plaza.
  • Izen-emateak: izenemateak.arrasate.eus, BAZ: 943 25 20 00. Uztaila eta abuztua 644 37 47 46, iraila 695 75 34 30.

Mendi ibilbideak

 Uztailak 2: Arrasateko auzoak
 Uztailak 9: Udalatxeko igoera Kanpazarren barrena
 Uztailak 23: PR Gi 206 Murugain, herensugearen ibilbidea
 Abuztuak 6: Udalara igoera – Gongetako meatzea – Besaide
 Abuztuak 27: Udala – Txukurrillo
 Irailak 3: Espeleologia, Garallako koba
 Irailak 10: Arrasate – Arantzazu, erromesen bidea
 Irailak 17: Anporretara itzulera, burdinbidea

Kontsultatu programa osoa www.arrasate.eus helbidean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen