Arrasateko Udaleko LAB: “Guk, guztiz bestelako udaltzain eredu bat defendatzen dugu”

10
2073

Testua: Arrasateko Udaleko LAB.

Udaltzainak, udaleko langileak dira eta, gainontzeko udal langileak bezala, Arrasateko herritarrei zerbitzua emateko gaude, hori da gure lanaren ardatza eta zeregina. Udal langileak garen heinean, edozein kritikarako prest egon behar dugun arren, ezin gaituzte egin gobernu ezberdinek hartutako erabaki politikoen erantzule, are gehiago gobernu horiek, (oraingo gobernuak kasu) langileen ekarpenei zein proposamenei etengabe bizkarra ematen dietenean.

Behin eta berriro eskatu dugu Arrasaterako udaltzain eredu bat definitzearen beharra. Baina, Arrasaterako behar dugun udaltzain eredua ARKAUTEN erabakitzen bada, argi ikusten da zein den ondorioa. Kezkaz eta arduraz bizi dugu azken urteetan gailentzen ari den eredu poliziala, horrek dituen ondorioekin. Guk, guztiz bestelako udaltzain eredu bat defendatzen dugu, herriaren zerbitzura egongo dena.

10 IRUZKIN

  1. Langile eta lankide naizen heinean pena ematen dit sindikatu batek langileen alde egin beharrean langileen arteko desberdintasunak eragitea. Arazoa Arkauteko langileak dira eta ez arauak bete ez eta lankide bati pegatinak edo kideen aurka pintadak egin dituztenak?? Benetan??Maite, Dorleta, langileengan sinisten baduzue egizue autokritika apur bat, honezgero denok ezagutzen dugu eta elkar. ELAk ez du ezer esan behar? Edo LABn morroi izaten jarraituko duzue betirako? Dezepzioa. Ez gaituzue ordezkatzen.

  2. Haber enteratzen naizen….
    Arkauten eredua erabakitzen da??? Joe…. zuen prestakuntza bakarrik arduratzen zutela espero nuen…. Eta zuen iritzia Arkautetik datorren eredu hori, gaizki dago?? Zuen eredua hobeagoa da?? Zeinentzat, herrirako???
    Bizitzen garen ergoera ikusita, zuen irizpideak Arkautetik etortzen dira??? Ba ez!!
    Herritarrok zein udaltzain talde lanean dagoen ikusita, halako lana egingo dutela badakigu.
    Batzuk zuen lana pofesionaltasunakin jokatzen dute, eta beste batzuk ….. En fin.
    Udaltzain eredu hori, sindikatuak erabakiko duzue?? SINDIKATUAK??? Herriaren zerbitzura??? Baina zein kasuetan??
    Egoera honetan, isunak jarri barik?? Jendeari kontrolatzen?? Jendea legean edo dekretuan agertzen diren irizpideak betetzen kontrolatuz?

  3. Arkauteko eredua??? Arkauten formakutza bakarrik jasotzen zenuelakoan nengoen.
    Akaso zuen eredua herritarrendako aproposena da???
    Herritarrok segun ze udaltzain talde lanean ikusten dugunean, halako lana espero dugu. Batzuk profesionaltasunez jokatzen dute, beste batzuk… en fin.
    Egoera larri honetan zuen ereduan isunak jartzeko irizpideak sartzen dira? Edo gaizki egiten duten horiekin barre batzuk bota eta listo???

  4. Ta orduan ze proposamen dauka ezber abertzale honek? Danak dira kexak baina inoiz ez du aportatzen ezer ere ez. Beraien politika Juerga +Pancarteo laburtzen.

  5. Ein haundi batean Ezker abertzalearen errua da udaltzain plantilla handitu ta handitu iñok zertarako behar ziren hainbeste jakin gabe..
    Orain horrelako lanak bideratzen dizkiete….
    Nik ere nahiago dut herritarrak laguntzeko dauden aguazilak. Beste funtzio batzuk dituzten udaltzainak…… baina funtzio hauetarako ez dira behar hainbeste….
    Orain polizi lanak egiteko erabiltzen zaituztete.

  6. Harritzekoa ze ondo egin zuen bere lana frankismoak 40 urtez. Herritarrak (edo nick desberdinak erabiltzen duen pertsona berbera?) polizia agresiboagoa eskatzen?

    Ertzaintza ez da ez konfiantza ez hurbiltasuna erakusten duen polizia eredua. Errepresio politikoaren itzaletan hazitako polizia da, intimidazioan, biolentzia inpunean eta kargetan espezializatua izan dena hamarkadetan (ikusi bestela aste honetan grebalarien kontra egon diren kargak, azkenean Urkulluk berak barkamena eskatu behar izan du). Eta orain eredu horren araberako udaltzaingoa eskatzen dute batzuek. Negargarria. Betiko pentsamendu erreakzionarioa: egonkortasunaren bermea errepresioa delako ustea.

    Nik komunikatua zabaldu duten udaltzain hauek txalotu nahi ditut. Hori da benetako ausardia, zure jefeen aurrean horrelako zerbait idaztea. Ez delako egia polizia eredu bakarra dagoenik, are gutxiago udaltzain eredu bakarra. Udaltzaingoa konfiantzazko polizia izan behar da, lagundu, bideratu eta aholkatu egiten duena ahal den guztietan, eta ez alde guztietan ertzaintzarekin batera agertzen den errefortzu polizial intimidatzaile bat. Beldur naiz azken horretarantz goazela…

    • Ausarta izen behar zara ,Arrasaten bizi izan dugun lehengo egoera, gaurkoarekin alderatzeko.
      Boteioa ezin egitea salatzen dute.
      Negargarria

    • Herriak maite ditu udaltzaigoak oso!!! Ez dute inolako arazoak , ez dute inolako irainik, ez dute inolako erasorik. Beti herritarrok udaltzainekin primeran jokatzen dugu.
      Udaltzaingoa konfiantzazko polizia da, beti laguntzeko prest egonten da, bai herritarrei bai beste erakundeei, hala ikusten dut. Ez dut inoiz arazorik izan bai batzuekin zein besteekin.
      Igual zure ikuspuntu politiko hori ez zaitu beste guzti hau ikusten lagatzen.

    • Ta zein izengo zan zuretzat polizia eredugarria?
      Karameluak banatzen dituena? Edo boteloia egiten duena gazteekin egunez eta gabez parrandan ibiltzen dena Bilduekoekin txosnetan?

  7. Benetan… Lotsagarria zela politizatu nahi dugun dena. Ez dut uste udaltzainak BILDU alkatetzan zegoenean hain onak zirenik, eta orain PNV dagoelako errepresioa bultzatzen dutenik.

    Zeintzuk dira beraien funtzioak ba? Lapurrak ez dituzte harrapatu behar? Isunak ez dituzte jarri behar? Permisiboagoak izan behar dira…? zergatik ez ditugu ba apaizak edota iogako irakasleak jartzen eta lapurrak harrapatu baino lehen sermoiak eman eta arnastze teknikak erakutsi?

    Esan dezatela ea zertan datzan beste eredu hori

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen