Udaltzaingoko hiru agente plaza betetzeko hautaketa prozesu egingo du Arrasateko Udalak

10
1087
LANA

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat egingo du, beste udal batzuekin batera, Polizia Akademiaren koordinazio eta ardurapean, une honetan pertsonal plantilan hutsik dauden 3 agente plaza modu finkoan betetzeko.

Deialdiaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu dira urtarrilaren 14an, 9. zenbakian. Interesatuek eskaera aurkeztuko ahal izango dute, otsailaren 11ra arte, www.arkauteakademia.eus webgunean.

10 IRUZKIN

  1. Akademia eta tontakeri gutxiago, eta ea udaltzain batzuei herritarra errespetuz eta merezi duen begirunearekin artatzen erakusten dieten. Zinez, udaltzain batzuen jarrera onartezina da.

    • Beno, azken finean “son la ley” eta hortaz baliatzen dira. Horietako askok ez dute ez edukaziorik e, ez kulturarik. Zoritxarrez horrela da mundua. Bapatean ertzaina edo udaltzaina okuritu, ikasi eta listo. Bitartean, ze egin duzu lehenago? Ba askok DBH eta justu izango dute, beste askok “rebotados” ikasketa guztietatik eta beste horrenbeste auskalo. Total, hau da dagoen maila.

      • Gutxieneko ikasketa maila Batxilergoa edo baliokidea da. Hitzein baino lehen informazio pixkat biltzea, fundamentuzko kritika bat egiteko, komenigarria izan ohi da.

        Bestalde, kolektibo osoarekiko kritika hori egitea, erabat lekuz kanpo dagoela deritzot. Kooperatibako danak kooperatibista seme-alaba trifasiko nagik al dia? Erderaz esaten dan moduan “en todo lugar cuecen habas”, eta horregatik ezteu kolektibo osoarekiko kritika zabaldu behar… Seguru nao beste edozein 3 plaza izango balira, etzala horrelako bonbua sortuko.

        • Badakit orain bazkide seme-alaba izatea ez dela kontutan hartzen (hori esan ohi da behintzat), kooperatibako balorazinoetan. Badazpada argitzen det, eredu bat jartzearren zan.

    • Tximino udaltzainei portaera lezioak ematearen aldekoa naiz… ziur zerbait ikasten dutela, berari kasu ez egitea, adibidez.

  2. Leku danetan moruen, udaltzainguen be danetik dau. Eta hori beti berdin izan da, PNV edo Bildu alkatetzan egon. Oin ez die lehen baino txarrauak, eta lehen ez zien oin baino hobiauak.

  3. Baserriko baratzan belartxarrak, jakina!!!!
    Udaltzainen artean danetarik dagoela oso nabarmena da. Baina baten batzuk daukien jarrera onartezina da, eta hori euren udaltzainburuak zuzendu behar du, berari dagokio jokaera horiek amaitaraztea.

  4. Udaltzaingoaren saila baliozkoa ez den norbaiten esku dago, ondo kudeatzen ez duenaren esku.
    Bere ego propioa garrantzitsuagoa da herritarrei zerbitzu ona eman ahal izatea baino.
    Egitate bat da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen