Udaltzaingoak 250 auto gelditu eta 9 arau-hauste atzeman zituen atzo

0
1360

Beheko testua: Arrasateko Udala.

Etxean geratzea gizalegezko betebeharra da, pandemia ahalik eta azkarren kontrolatzeko eta gizarteak normaltasuna berreskuratzeko funtsezko ekintza. Gutxi batzuek ez diete kasurik egiten arrazoiei, eta Udaltzaingoa Alarma Egoera ezarritako Dekretua betearazten ari da, herritarren ongizatea bermatzeko. Udalak herritar ororen inplikazioa eskertu nahi du. “Batera egingo diogu aurre. Orain lehentasuna etxean geratzea da birusa ekiditeko. Bakuna onena, norbanakoaren ardura; gizarte osoarekiko dugun konpromisoa da”.

Egun, martxoaren 19ko datuei erreparatuz, 14 arrasatearrek eman dute positibo koronabirusean. Gipuzkoan 176.

Arrasateko Udalak koronabirusa ekiditeko eta bere zabalpena mugatzeko neurriekin aurrera darrai. Udaltzaingoaren zaintza areagotu da herrian: une honetan, supermerkatuen eta merkataritza-guneen inguruan egiten da zaintza, baita auzo, kale, haur-parke eta ospitalean ere. Halaber, ibilgailuen erabileraren eta herritarren oinezko joan-etorria ere kontrolatzen ari dira, erabilera mugatuko arauak aplikatuz. Martxoaren 19an, jai eguna, 250 autotik gora gelditu zituen Udaltzaingoak Arrasaten. 45 pertsona identifikatu ziren eta 9k urratu zuten Herritarren Segurtasunerako Legea (gazteleraz, LSC-Ley de Seguridad Ciudadana).

Egun, Osasun Sailak argitaratuko martxoaren 19ko datuei erreparatuz, 14 arrasatearrek eman dute positibo koronabirusean Gipuzkoan 176. Etxean geratzea gizalegezko betebeharra da, pandemia ahalik eta azkarren kontrolatzeko eta gizarteak normaltasuna berreskuratzeko funtsezko ekintza. Gutxi batzuek ez diete kasurik egiten arrazoiei, eta Udaltzaingoa Alarma Egoera ezarritako Dekretua betearazten ari da, herritarren ongizatea bermatzeko. Udaltzainak kontrolak egiten ari dira, eta, horietan, ibilgailuak gelditzen dira, baina baita ere kalean inolako justifikaziorik gabe ibiltzen diren oinezkoak.

Alerta-egoerako Dekretua betetzen dela bermatzeko, ikuskapenak areagotu dira, eremu publikoan baimendutako kasuetatik kanpo geratzen den pertsonarik egon ez dadin. Horrez gain, informazio eta disuasio-ekintzak areagotu dira, osasun-gomendioak betetzen direla bermatzeko. Arrasateko Udalaren lehentasuna Alarma-dekretua betetzeaz gain, arrasatear
guztien osasuna eta segurtasuna bermatzea da udal zerbitzu publikoen bidez. Udalak herritar ororen inplikazioa eskertu nahi du. “Batera egingo diogu aurre. Orain lehentasuna etxean geratzea da birusa ekiditeko. Bakuna onena, norbanakoaren ardura; gizarte osoarekiko dugun konpromisoa da”.

Gogoratu, koronabirusa ekidin eta bere zabalpena mugatzeko honako gomendioak betetzeko eskaera egiten du Udalak:

-Eskuak maiz garbitu: eskuetako desinfektatzailea alkoholarekin edo urarekin eta xaboiarekin.
-Arnas higienearen neurriak areagotu: doministiku edo eztul egiten dugunean, ez dugu
ahoa eta sudurra eskuekin estali behar, ukondoa tolestuta edo zapi batekin baizik.
Zapia erabiliz gero, berehala bota behar dugu.
-Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa eskuak aurrez garbitu gabe.
-Ez jan animalia gordinik edo gutxi kozinatuta dagoen produkturik: elikagai gordinekin
kutsadura gurutzatua izanez gero, kutsatzeko arriskua egon daiteke; beraz, haragi
gordina, esnea eta animalia-organoak kontu handiz manipulatzea gomendatzen da.
-Higiene-neurriak areagotzea merkatu eta saltokietan: bereziki, produktu freskoen
merkatuetan edo animalia-produktuen merkatuetan.
-Animaliak eta animalia-produktuak ukitu ondoren, eskuak xaboiarekin eta urarekin
garbitu behar ditugu.
-Arnas-sintomaren bat izanez gero eta arrisku-eremu batera bidaiatu baduzu, etxean
geratu eta deitu 900 20 30 50.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen