Udaltzaingoak 10 salaketa proposatu ditu, ostegunean ustez Covid-aren aurkako araudia ez betetzeagatik

2
811

Udaletik azaldu dutenez, Udaltzaingoak “proposamenak egin behar ditu eta proposamen horiek Segurtasun Sailera bideratu”.

Udaltzaingoak 10 salaketa proposamen egin ditu aurreko ostegunean Arrasaten “alarma-egoera deklaratzen duen 463/2020 Errege Dekretuan ezarritakoa ez betetzeagatik”.

Jaikik azaldu duenez, azken egun batzuetako isunak 1.000 € artekoak dira. Udalaren hitzetan, “udaltzainak ez ditu zenbatekoak zehazten. Udaltzainak salaketa proposamena egiten du eta ondoren Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailera bidaltzen da. Segurtasun Sailak kudeatu eta bideratzen ditu isunak”.

Zentzu horretan, “Pandemia hasi zenetik zehapen-prozedurak, alarma-egoera deklaratzen duen 463/2020 Errege Dekretuan ezarritakoa ez betetzeagatik Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren eskumena dira eta ez Udalarenak”.

Horregatik “herri ezberdinetako udaltzainek proposamenak egin behar dituzte eta proposamen horiek Segurtasun sailera bideratu”.

2 IRUZKIN

  1. Atzo herriko plaza 12 latino alkohola edaten kalean, muskuilu Gabe eta denak pilatuta, Udaltzainak pasatu ziren eta ez ziren inungo aktuaziorik egin, beste al de batera begoraru ziren. Hauek ez al dute isunik Jaso Behar bere lana e egiteagatik? Zergatik kasu batzuetan beste al de batera begiratzen dute eta beste kasu askotan neurriak beterzen Ari dirén gazteria ordu betez zirikatzen jarraitzen dute? Zeinek kontrolatzen diruZte udaltzainak? LOTSAGARRIA. BADIRUDE HERRITARREN ARTEAN KLASEAK DAUDELA

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen