Udaltzaingoa etxean gelditzeko derrigortasuna gogoratzen dabil herriko kaleetatik

0
1263

‘Larrialdi egoera’ dela eta, Udaltzaingoaren patruila bat herriko kaleetatik dabil herritarrei gogoratuz, ezin dela kaleetatik ibili, beharrezkoak diren joan-etorriak izan ezik.

Hauek dira salbuespenak:

– Elikagaiak, sendagaiak eta oinarrizkoak diren gauzak erosteko (ibilgailuarentzako erregaia, adibidez).

– Osasun zentroetara joateko

– Lanerako joan-etorria egiteko

– Menpekotasuna dutenak zaintzeko (adinekoak, adin-txikikoak, menpekotasunen bat dutenak zein bereziki ahulak diren pertsonak).

– Finantza erakundeetara eta aseguru etxeen bulegoetara joateko

– Ezinbesteko egoerak edo beharrak kudeatzeko

– Aurrekoen tankerako beste edozein jardueratarako, behar bezala justifikatuta badago. Hemen sartuko litzateke, adibidez, txakurra paseatzera ateratzea.

Kasu guzti hauetan etxetik irteten den pertsona, bakarrik aterako da beti. Salbuespen batekin, menpekotasuna dute pertsonak beste norbaitekin joan ahal izango dira. Kotxea erabiliz gero, pertsona bakarra joan daiteke barruan.

Neurri hauek ez betetzeak herritarrentzako honako ondorioak izan ditzake:

100-600 euro bitarteko isunak hesi edo zigilu bat kentzeagatik.

600-30.000 euro bitarteko isunak poliziaren aurrean identifikatzeari uko egiteagatik.

30.000-60.000 euro bitarteko isunak biztanleriaren osasuna arrisku larrian jartzeagatik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen