Udaltzaingo zerbitzurako bi auto erosiko ditu Udalak 50.000 eurorekin

0
880

Egungo lau ibilgailuetatik hiru 2013an matrikulatu zituzten. Bi turismo konpaktu berriak hibridoak izango dira. Ibilgailuen prezioan ere sartuko dira “aparteko ekipamendua, seinaleak eta errotuluak, IAT, matrikulazioa,…”.

Argazkia: MB artxiboa.

Gaur egun Udaltzaingoaren zerbitzuak 4 ibilgailu ditu martxan:

  • Toyota Land Cruiser bat 144.000 kilometro inguru egin dituena eta 2013an matrikulatua.
  • Toyota Prius bat, 227.000 kilometro inguru egin dituena eta 2013an matrikulatua.
  • Beste Toyota Prius bat, 394.000 kilometro inguru egin dituena eta 2013an matrikulatua.
  • Isuzu ATFS garabia, 2015 urtean matrikulatua.

Udaltzaingoak bi auto berrien beharra azpimarratu du, argudiatuz egungo “autoek egindako kilometro kopurua, euren matrikulazio data (2013), Arrasateko Udaltzaingoa 24 ordu lanean dagoen larrialdi zerbitzua izanik, eta horren ondorioz, autoen erabilpen handia ikusirik”.

Era berean, Udaltzaingoak nabarmendu du hornikuntza honek ez duela Udaltzaingoaren “ibilgailu guztien aldaketa bilatzen; aitzitik, bi ibilgailuen horniketa kontratatzen baita polizia-erkidego horrek dituen beharrei erantzuteko”.

Udalak erosiko dituen bi ibilgailuak turismo konpaktuak izango dira, hibrido ez entxufagarriak, 1.600 cc-tik gorakoak, eta 110 zaldi edo gehiagokoak.

Ekipamenduari dagokionez, bozgorailuek 100 wattio edo gehiagoko potentzia izango dute. Ibilgailuek eta ekipamenduek “2 urteko bermea izango dute”.

Ibilgailuen prezioan sartzen dira “aparteko ekipamendua, seinaleak eta errotuluak, zirkulazioan jartzeko legezko baldintza guztiak betetzearen ondoriozko gastuak, matrikulazioa, IAT, eta aplikatu beharreko beste edozein kontzeptu”.

Bi autoak erostea onartu zuen Udaleko Gobernu Batzordeak uztailaren 22an egindako bileran. Haratara, 41.322’31 euroko (BEZ barik) aurrekontua onartu zuen, 50.000 euro ingurukoa (BEZ barne).

Udalak lizitazioa irekia du, eta ondorioz interesa duten enpresek euren proposamenak aurkez diezaiokete.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen