Beheko testua: udaltzainburua. Goiko irudia: herritar bat. Beheko bideoa: Udala.
“Azken asteetan Udaltzaingo Sailaren lanaren inguruan hitz egin duten iritzi batzuen harira, udaltzainburu naizen lez, eta herritarren ordezkarien aurrean, ondorengoa adierazi nahiko nuke:
Hurrengo ariketa egin ezazue, zure aurrean gizon heldu bat dago, dimentsio handiko bi aizto dituela eskuetan, oldarkor eta mehatsari. Kale erdian zaude, harekin hitz egiten saiatzen zara, eta ez du entzuten. Badirudi bere begiek ez zaituztela ikusten. Aiztoak bere buruari zuzendu eta zauri larriak egiten ari da aurrean duzun pertsona hori, eta bizitza arriskuan jartzen du.
Zure begirada inguruan jarrita, kalean dauden pertsonak, umeak ikusten dituzu. Herriko kale nagusi batean zaude, zer egin behar duzu? Azkar, erantzun berehala, orain, ez dago astirik, norbaitek norbait hiltzeko zorian dago.
Egiten duzuna egiten duzula, ordea, kritikatu egingo zaituzte, aurreiritziz betetako pertsonek. Etxeko sofako segurtasunetik, eta orduetako hausnarketaren ostean, eta noski zure jarduerak irauten duen denbora tartearen bi minutu eskaseko bideo bat informazio osoa balitz bezala erabilita. Nahita?
Baina jardunean zauden bitartean hori ez da zure burutik pasatuko, zure burua bi aizto eskuetan dituen pertsona horren bizitza salbatzea da, eta inguruan dituzunen segurtasuna bermatzea. Zure bizitza arriskuan jartzen duzu, eta eskura dituzun baliabide guztiak jartzen dituzu horretarako.
Ekintzaren helburua lortu du jadanik, bi aizto handi zituen pertsona hori inmobilizatu, eta lortu duzu guztien segurtasuna bermatzea. Berea, herritarrena, lankideena eta zeurea. Erabilitako indarra momentuan zeuden aukeretan txikiena izan da, momentuan dituzun baliabideekin. Egindako lana ondo egindakoaren sentsazioa duzu, lasaitzen zara eta osasun teknikariei euren lana egiten uzten diezu, haien segurtasuna ere bermatuz. Hori baita eman beharreko hurrengo pausua pertsona horri laguntza emateko.
Inork ez du zalantzan jarriko zirujau batek gorputza zabaldu beharko dizula bere lana egiteko, baina zuk, zure kode deontologikoak dioen moduan, azkeneko errekurtso gisa, indarra erabiltzen baduzu, beste kalte handiagoak ekiditeko, iritzi artikuluren bat agertuko da, eta orain arte egindako zure ustezko akats guztiak aurpegiratuko dizkizute. Zure profesionaltasuna zalantzan jarriko da, inork baino gehiago dakiten horiek, zehaztasunetara iristen ez diren horiek, egoera osoa ezagutzen ez duten horiek, euren iritzia plazaratuko dute, zure familiarengan, zure lagunengan edo zugan izango duen eragina kontuan izan gabe.
Esango dute zure lana egiten ez dakizula, beste mila aukera zeudela, eta beste gauza asko. Komentarioetan orain ez dakit zenbat denbora oso zakar egon zinela esango dute, momentu batean ezetz esan zeniolako herritar baten eskaera bati, ezin zelako noski.
Telebista plato batean zure jardueraren segundo bakoitza aztertuko dute, informazio guztia erabiliko da? Edo bakarrik kritika egiteko interesatzen den informazioa? Hori bai, orduetako hausnarketen ostean. Zuk jardueran izan ez dituzunak, egoera guztiaren informazioa izan gabe, askotan kanpotik ikusten eta entzuten ez den komunikazioa kontuan izan gabe.
Zure esfortzua eta ekidin dituzun arazo eta mehatxu guztiak kontuan izan gabe. Zu hurrengo egunean berriro altxatuko zara, zure uniformea berriro jantziko duzu, herritarren segurtasuna ahalik eta ondoen kudeatzen saiatuko zara, jakinik horrelako kritikak jasotzen jarraituko duzula. Herritarren eta herriaren segurtasunaren alde, borondate osoa jarririk, ideia berriak eraikiz, dauden arazoei konponbideak emanez, hanka sartuz batzuetan, eta askotan aurreko larunbateko bezala, izugarrizko lana eginez. Batzuetan herritar guztiengana iristen diren jarduerak eginez, beste askotan herritar gutxik ezagutzen dituzten arazoak konponduz. Uniformearen atzean dagoen pertsona hori guztia eta gehiago egingo du. Egunerokotasunean lanean jarraituko du, profesionaltasun guztiarekin, gure herriaren segurtasuna bermatzen, gure herritarrei ahal den heinean laguntzen, dituzten arazoak konpontzen, eta haien bizitza errazten. Hori baita gure xedea.
Profesional horien burua naiz momentu honetan, eta han egondako lankideen (udaltzainen eta udaltzain ez ziren lankideen) lana goraipatu behar dut. Nik bai, nik txalotu egiten ditut. Mila esker danei”.
Udaltzainburuaren adierazpena bere osotasunean ere ondoko bideoan (2:03:17 unetik aurrera):
Bueno,behingoz lan apur bat egin dutela eta medallak jarri guran, ez daukate lotsarik. Eta egin dutena ere halamoduz….Seguratakin hobeto eta merkeago.
Buru osasuneko arazoak dituen pertsona bat geldiarazteko, kotxearekin harrapatu baino errekurtso gehiago ez badaukazue, arazo oso potolo daukagu danok zuek uste baduzue gure segurtasuna modu horretan zaindu behar duzuela.
Pertsona hori min egiten ari zion bere buruari, eta zuek kotxearekin harrapatzerakoan bere bizia arriskuan ipini zenuten.
Beraz, berak egiten zuena zuek ere egin zenuten.
Gaur egun teknika pila bat daude pertsona bat inmobilizatzeko bere bizia arriskuan ipini gabe.
Hemen, indar gehien nork daukan erakutsi duzue, eta hori ez da herritarrak laguntzea.
Esaerak dioen bezala “ez indarra erakutsi, intelijentzia soilik behar denean”. Agian bigarren horretaz apur bat motz gelditu zineten.
Zergatik ez zioten gizon horri benak mozten zebilen bitartean Yoga ikastaro bat irakatsi? Eta hipnosia ere ez jakitea…! Udaltzain malapartatuak!
Hemen horrenbeste inteligente ikusirik, ea baten batek covid-aren aurkako txertoa asmatzen dauen!!!!! Zenbat hipokresia!
Udaltzainekin bat nator une zailetan erabaki zailak hartu behar direla eta sarritan ez dela pentsatzeko aukera handirik egoten. Hori aitortu eta gero, uste dut zilegi dela egindako jarduna kritikatzea. Ez ote dago kotxez harrapatzea baino baliabide hoberik?