Udaltzain lanpostuen balorazioa onartu du Plenoak, EHBildu barik

1
757

Koalizioa aretotik atera da salatzeko ez duela jaso gai hori “baloratzeko guztiz prezeptiboa den txosten juridikoa”. Ogasun zinegotziak (EAJ-PNV) azaldu duenez “Batzordean azalpen guztiak jasotzeko aukera izan du oposizioak”. Udal-idazkariak zinegotziei argitu die gaurko “puntu honi dagokionez”, “mahai gainean duzuen espedientean jasota dagoela txostena”.

Irudia: Udala.

Udal-gobernuak udaltzainen eta lehen udaltzainen lanpostuen balorazioaren gaia aurkeztu du gaurko Udalbatzan.

“2021eko abenduaren 2ko Negoziazio Mahaiaren bileran adostu zen udaltzaingoko lanpostuen balorazioa egitea eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzea”.

Adostu zuen ere “Constultores de Gestión Pública SL enpresari esleitzea baloratzeko lanak egiteko laguntza teknikoa”.

Enpresa horrek proposamena egin du eta “proposamena aztertu du Negoziazio Mahaiak eta lanpostuen aurre-kalifikazioa osatu du”. Balorazioa ondorengoa da:

Halaber, EAJ-PNV eta PSEk planteatu dute balorazio berriek “2022ko urtarrilaren 1era arteko atzeraeragina izatea”.

EH Bilduk azaldu duenez, balorazio hau “dator azken bi urteetan izan diren bi sententzien ondorioz. Sententzia bat, apirilekoa izan arren, azaroko batzorde batean izan zuen sententziaren berri”.

Batzorde horretan “esan ziguten EAJ-k txosten juridiko-teknikoa eskatua zuela, guk orduan txosten teknikoa eskatu genuen, baina ez zaigu eman, guk zenbaitetan eskatu arren”.

Maider Morras zinegotziak azaldu duenez, “txosten hori izatea guztiz prezeptiboa dela puntua baloratzeko. Txostena ez dugunez, ez dugu bozkatuko, eta aretotik irtengo gara”. EH Bilduko zinegotziek hala egin dute.

Udal-gobernuak adierazi du lanpostuen balorazioa “3 premisarekin egin dela: lehena, balorazio historikoa, udaltzainen aldetik etorri da balorazioaren eskaera”.

Anuska Ezkurrak azaldu duenez “Negoziazio Mahaiko akta onartuak bidaltzen zaizkio oposizioari”. “Udaltzaingoaren balorazioaz gain, beste 27 balorazio ere baditugu udaletxean, eta horiek adostu edo onartzean Osoko Bilkurara etorriko dira”.

Podemos Arrasatek berretsi duenez, “oposizioak ez dauka txostena esku artean”. EAJ-PNVek erantzun du “txostena espedientean dagoela”.

Txosten juridikoari dagokionez, “Udaleko arlo juridikoko eta ekonomikoko adituak egiten dabiltza, eta bere zain gaude. Bi sententzien inguruko txosten hori guk izatean, zuei jakitera emango dizuegu”.

“Hala ere, gaurko gaia ez da hori, baizik eta Udaltzaingoaren lanpostuen balorazioa. Gaur aurkezten dugun txotenak berme juridiko guztiak ditu hemen bozkatzeko”.

Podemos Arrasatek adierazi du “oposizioak eskatu dugula puntu hau gaurko Plenoan ez jorratzea, eta guk txosten juridikoa izatean, Plenora ekartzea. Baina Udal-gobernuak aurrera egin du”.

EAJ-PNV taldeko Ander Garayk adierazi du “Batzordean azalpen guztiak jasotzeko aukera izan duzue, eta ez joanda ere jaso ditzakezue”.

Txosten juridikoari dagokionez, Ogasuneko zinegotziak argitu duenez “espedientearen barruan, Idazkaritzan egon dela eta dagoela hasiera-hasieratik, berme juridikoekin. Ez dago arrazoi bat ere puntu hau mahai gainean uzteko”.

Alkateak udal-idazkariari eskatu dio txostenik falta den edo ez argitzea. Idazkariak erantzun du “espediente honi dagokionez, eta gaur mahai gainean duzuen espedientean jasota dago txostena. Puntu honi dagokionez”. Bozketaren emaitzak:

  • Baiezko botoak: 9 (EAJ-PNV eta PSE)
  • Ezezko botoak: 1 (Podemos Arrasate)
  • EH Bilduk erabaki du ez bozkatzea

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen