Udalak polizia-kidegoan zerbitzua amaitu duten agenteen “lana eta konpromisoa” nabarmendu ditu, baita urteotan burututako lan guztia ere.Guztiak 2019 eta 2021 artean jubilatu dira.
Arrasateko Udalak erretiratutako 9 udaltzain omendu ditu: “Guztiek 30 urtetik gora, batzuen kasuan 40 ere, eskaini dituzte herritarren zerbitzura”.
Omendutakoak 2 udaltzain-buru, 2 kabo eta beste 5 udaltzain izan dira: Maite Ernabide Uribesalgo, Jose Luis Echevarria Izurrategui, Luis Maria Valdezate Barbero, Patxi Andoni Balanzategui Azcoaga, Juan Sebastian Garay Bengoa, Antonio Echenausia Saez De Zaitegui, Iñaki Arriaga Uzin, Ion Alustiza Azurmendi eta Antton Fernandez Eguren.
Udalak polizia-kidegoan zerbitzua amaitu duten agenteen “lana eta konpromisoa” nabarmendu ditu.
Polizia guztiak berdinak dira
Udaltzain horiekin daukagun zorra ezin dugu ordaindu.Eskerrik asko zuen lan nekagaitzagatik
Nik, Udalak omendu ez dituen, herritarren zerbitzura hainbat urte (batzuen kasuan 40 ere) eskaini dituzten Arrasateko Udaleko langile erretiratu oro omentzen ditut. Euren “lana eta konpromisoa” nabarmentzen ditut, baita urteotan burututako lan guztia ere.
Eskerrik asko zuei DENOI! Zuekin daukagun zorra ezin dugu ordaindu.Eskerrik asko zuen lan nekagaitzagatik
Aldecoceak gutxienez 5nick
Lehengo udaltzainak faltan botatzen ditut…. Nahiz eta batzuk dexente erretxinak izan, baina herrikoak.