Udalperen ereserkiaren korurako moldaketa Goikobaluk estreinatu du

0
610

Elkarte gastronomikoaren 75. urteurrenean, abesbatzako gizon-emakumeek gaur lehen aldiz jendaurrean abestu dute, Iñaki Maidaganek zuzenduta.

Asociacion Sociedad Recreativa y Cultural Udalpe 1947ko maiatzaren 23an sortu zuten, eta beraz aurten 75 urte egin ditu.

Iturriotzeko elkarte gastronomiko honen himnoa Juan Arzamendik konposatu zuen, bertako bazkide ere bazena.

Aurten, 75. urteurrenaren harira, ereserkia abesbatzarako moldatu dute, eta gaur gauean estreinatu du Goikobaluk Udalperen azpian, Portaloian. Elkarteko zenbait kidek txalo beroak eskaini dizkiote.

Iñaki Maidaganek zuzendu du emanaldia, besteak beste, Arbolapetan eta Kanpatorpean ere kantatu ondoren. Bihar, zapatua, urteurreneko bazkaria ospatuko da elkartean bertan. Zorionak Udalpe!

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen