Udalpek 75. urteurrena kantuz eta bazkari batekin ospatuko du

0
472

Aurtengo maiatzaren 23an zehazki Portaloiko elkartearen sorreraren 75. urteurrena izan zen. Hori ospatzeko, ondorengo ekitaldiak antolatu ditu.

Argazkia: MB artxiboa.

Urriaren 21ean (ostirala) Portaloitik abiatuta, eta arratsaldeko 19:30etik aurrera, Goikobalu Abesbatza kaleetan kantari arituko da. Ekitaldiari amaiera emateko Udalperen hereserkia abestuko da.

Hereserki hau abesbatzarako moldatu egin da eta Udalperen balkoiaren azpian abestuko dute 20:30 inguruan.

Urriaren 22an (larunbata) bazkaria izango da Udalpeko bazkide guztientzat. Menua 25 eurokoa izango da, eta prezioa kontutik pasatuko da.

Bazkaria antolatu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da, emailez edo Udalpeko oharren taulan egotekoa den paperean. Izena emateko azken eguna urriaren 9a izango da. “Animatu eta ospatu dezagun denok batera!”. Zorionak Udalpe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen